Webgune honen bidez emandako informazioa Uxuek eta Jonek erabiliko dute, ezkontza antolatzeko eta ospatzeko.
Ekitaldia behar bezala antolatzeko beharrezkoa denean, emandako informazio osoa edo haren zati bat Keltzeri, gure wedding plannerrari; ekitaldiko catering-zerbitzu arduradunari; eta ezkontza ahalik eta ondoen antolatzeko eta ospatzeko beharrezkotzat jotzen ditugun pertsona, profesional, enpresa edo erakundeei helarazi ahal izango diegu.
Kasu bakoitzean, dagokion zeregina egiteko beharrezkoa den informazioa soilik partekatzen saiatuko gara. Adibidez, elikadura-beharrak catering-zerbitzuari helarazi ahal izango zaizkio, eta garraioari buruzko informazioa haren antolaketan parte hartzen duten pertsonei edo enpresei.